XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Eskaintzen diren produktu edo zerbitzuek izan beharreko baldintzak ez betetzea, haiei buruzko argibiderik ez ematea eta agiriei buruzko betebeharrak ez betetzea, 8. atalaren arabera.

d) 9. atalean prezioei eta salmentarako baldintzei buruz datozen erabakiak ez betetzea.

e) Engainu bidezko publizitatea eta, indarrean dagoen legedian agindutakoaren arabera, produktu, iharduera, ondasun edo zerbitzu jakin batzuen publizitatea arautuko duen araubidean ezarritakoa ez betetzea.

f) 11. atalean agindutakoez kanpoko merkataritza-iharduerak gauzatzea.

g) Merkataritza-etxeak irekitzeari buruzko arauak ez betetzea.

h) Merkataritza-ordutegien informazioari buruzko arauak ez betetzea.

i) Baimenik gabeko kaleko salmenta edo baimenean produktu, leku, egun eta orduei eta baimendutako eskubidedunei eta horiek beti identifikatu beharrari buruz ezarritako baldintzak ez betetzea.

j) Baimenik gabeko edo 20 eta 21. ataletan ezarritakoa betetzen ez dituen etxez etxeko salmenta gauzatzea.